XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Irakurtzea bukaturik, Lendakariak itzaldi bat zuzentzen du erakuspen eder oien neurriko aolku eta gaztiguak emanaz.
Gero danok jeikitzen gera eta
Antziñako Batzarretan Itza entzuteak zeukan garrantzi apartekoa ikusirik, Liturjilariak bildurrik gabe aitortzen dute:
Itzaren proklamazio onek giro ezin obea aurkitzen du Kristau-Batzar ortan.
Leenago ikusi degunez, Idazteuna Kristau-Batzarrari eman dio Jainkoak.
Gizon bakoitzari ere etzaizkio Idazteunaren ateak ixten, baiño bere izatez gizartearentzat da Idazteuna.
Ortik ikusten da, Kristau-Batzarra dala Itz ori oraingotzeko girorik egokiena.
Eta Liturji-Batzar zabalena, Igandez Kristauerri osoa biltzen duan Batzarra da.
Orregatik eliz-giro ortan Itzaren proklamaziorako egunik aukeratuena Igandea da.
e)Igandea Kristau-erriaren Batzar-eguna da eta Itzaren proklamazioeguna.
Orretxegatik egun ondo berezia, Kristau-erria Eukaristi ogiarekin batera gogo-janari dan jainkozko Itzaren erreinu santura sar dedin.
Izan ere, sakramentu-ospatze oiek beren esanai sakonean ulertu ditzagun; eta Goiagerpenaren aberastasunak kristauen biotzera eldu ditezen; eta batez ere, Kristo'ren erakutsi, itz eta egiteak beren indar santutzalle osoz kristauen animetara eldu ditezen, bear-bearrezkoa da Kristau-erria Itzaren erreinura daramaten ateak iriki ta zabaltzea.
Eta Igandea da erriarentzat egunik egunena jainkozko Itzaren misterio mardula entzun eta xurgatu dezan.
f)Liturjiaren Konstituzioak dionez, Liturji-Batzarreko Itzaren goraipatzeak ondoren ezberdiñak sortzen ditu.
Batez ere, salbazio-kondairaren gertaerak berriztu birresan eta oraingotu egiten ditu.
Ikus 35 z:
Eta Liturjian berritzen dan salbazio-kondairaren proklamazioarekin loturik,
Au da Igandeko Liturji-Batzarraren eta Itz-proklamazioaren egi sakona.
2.- ITZAREN EGUN BEZELA IGANDEAK DITUN PASTORAL ESKABIDEAK. a) Igandeko Itz-liturjiak eskatzen duan pastoral baten premia.Gaiaren oiñarriei bagagozkie danok gera ari bateko.
Igandea Jaunaren Batzareguna da.
Eta Jaunaren Batzarrak Itzaren proklamazioa eskatzen du.
Baiño, gauzak egiten asten geranean, problemak eta korapilloak alde guztietatik sortzen dira.
Lenengoz, Itza goraipatzea edo proklamatzea ez da Idazteuna abots gogor edo ozenean irakurtzea.